Ekaitz Samaniego atxilotze arriskuan!

2009. urteko irailaren 27an hasi zen dena. Ertzaintzak Ekaitz Samaniego gasteiztarra atxilo hartu eta inkomunikatu zuen. Ia sei hilabete beranduago, sumario berdinaren pean, Adrian Donnay eraman zuen Eusko Jaurlaritzako poliziak. Adrian, Txiki, inkomunikatu ez ezik torturatu ere egin zuten.

Epaiketa heldu bitartean aske geratu ziren biak. Aske edo erdi aske, denbora tarte horretan edonoren bizitza eta gogoa baldintzatuko lukeen fiskalaren zigor eskaera ezagututa izan baikenituen gure artean. Estatuak kristal bat apurtzeak 14 urtetako kartzela zigorra eta 5 urtetan Gasteiz

en bizitzeko debekua merezi zuela erabaki zuen.

Zama astun hori gainean urte eta erdi eman zuten. Epaiketa 2011ko urtarrilean ospatu zen. Lotsagarria, justizia terminoetan baloratuz gero: Zorionekoak Txiki eta Ekaitz, Auzitegi Nazionalean ohikoa dena ezaguturik.

Epaiketa, bermerik gabea. Ez gara honetan luzatuko, baina, adibide bat jartzearren: Nola sentitu daiteke epaitua, norbere bizitzaren gainean erabaki behar duen epailearen erdi lokartu erdi aspertu jarrera ikusirik? Nola bere hurbileko senide eta lagunak?

Eta epaia heldu zen. Txiki, komunikabideetan eta poliziaren ahotan entzundakoak entzun eta gero, torturatua izan eta gero, libre inongo kargurik gabe. Ekaitzi, 7 urte eta erdiko kartzela zigorra. 6 Segiko kidea izatea egotzita, urte eta erdi kristalaren apurketagatik. Berriki jakin dugu Epaitegi Gorenak Ekaitzek jarritako errekurtsoa ebatzi duela, injustiziari mugak jarri ordez injustizian sakonduz egin ere. Kristalaren apurketagatik urte erdi luzatu dio zigorra, orotara 8 urte beraz.

Hausnarketa baten beharra dugu hemen. Ekaitz kartzelara eramango duena ez da kristal bat apurtu izana edo ez, Segiko kidea izatea leporatu izana baizik. Segiko kide, beraz ETAkoa. Eta nola frogatu da hori epaiketan? Batetik, epaituaren ETArekiko afinitatea zalantzarako tarterik gabe frogatuz. Esaterako, presoen dispertsioarekin amaitzea eskatzen duten mobilizazio legal eta publikoetara agertu izana leporatuta. Bigarrenik, Segiko kide dela ziurtatzen omen duten frogak mahaigaineratuta: miaketan molotov koktelak aurkitu zituzten akaso? Ate

ntatu baterako planoak bestela? Ez. Ertzain baten deklarazioak dira froga, 2008-2009 bitartean Ekaitz hiruzpalau aldiz kartelak jartzen ikusi zuela ziurtatuz.

Hau da: Ekaitz mozkorraldi txar baten ondorioz kristalak apurtzen aritu izan balitz, edo frustrazioak baretzeko kontenedoreak erretzen dituen Albaceteko semea balitz, bertako epaitegi batek epaituko luke eta ez legoke kartzelan amaitzeko aukerarik. Aldiz, euskaldun sentitu eta euskaldun bizi nahi izateak, gizartean dauden arazoekiko kezka agertzeak eta politikoki aktiboa izateak, isun ekonomiko arina litzatekeena 8 urtetako kartzela zigorra bihurtzen du.

Baina, hau ez da Ekaitzen arazo isolatua. Atxiloketa, inkomunikazioa, tortura, edo bermerik gabeko epaiketak gazte independentista askoren bizipenak dira. Euskal Herrian eta Gasteizen, hamarnaka dira Segiren pegatinak izateagatik, bilerak egiteagatik edo legeztatutako mobilizazioak deitzeagatik errepresaliatutako gazteak. Batzuk urteak egin dituzte kartzelan, beste batzuk egun daude Estatuko ziegetan, asko kalean dira oraindik epaiketaren zain.

Baina, hau ez da euskal gazteria independentistaren arazoa soilik. Dena da ETA teoriapean, hamaika dira azken hamarkadan legez kanpo utzitako antolakunde sozial eta politikoak. Ehunka, antolakunde horietan egindako lan sozial eta politiko hutsak kartzelara eraman dituen pertsonak. Prentsaurrekoak emateagatik, eztabaidarako dokumentuak idazteagatik, mobilizazio herrikoietan parte hartzeagatik… Euskal Herri burujabe bat lortzeko lanean murgiltzeagatik finean. Bestelako moduekin, bestelako etorkizun berriak eraikitzeko aukera zabaldu zaigu Euskal Herrian. Etorkizun hori behingoz gauzatu dadin, noiz bilakatuko da Estatuaren jardun errepresiboa iraganeko kontua?

Baina, oinarrizko askatasunen urraketaren arazoa ez da soilik ezker abertzalearena edo euskal herri autodeterminatu bat nahi dutenena. Nagusi den gizarte eredu hau eraldatu nahi dugun guztiona da, izan antikapitalistak, feministak, aurrekontu sozial eta parte hartzaileen aldekoak, deshazkundearen defendatzaileak, okupak edo dena delakoa. Guztioi ari dizkigute gure nahi eta ikuspuntuak gizarteratzeko herri mugimenduarenak diren tresnak lapurtzen edo murrizten: kalearen erabilera, mobilizazioa, antolakuntza, elkartasuna etab. Kriminalizatzearen kriminalizatzeaz eta lege-kolpeka, adierazpen kritiko oro mututu nahi dute.

Eta, honen aurrean zer? Gure eskubideak praktikatzen jarraitu, eta hauek praktikatzeagatik errepresioa jasaten dutenen inguruan salaketa eta elkartasuna antolatu. Gure eskubide zibil eta politikoak bermatuta nahi ditugulako. Alde Zaharra, Gasteiz eta Euskal Herria eraldatzeko lanean jarraituko dugulako. Ez dugulako ametitu nahi Ekaitz edozein unetan atxilotua eta kartzelaratua izateko duen arriskua.

Polizia, epaile eta murruen gainetik, bide hau Ekaitzekin batera egingo dugu. Bertsoak kantatuz, herri ekimenetan parte hartuz zein antolatuz, Alde Zaharretik boterea zirikatzen nahi dugu Ekaitz. Gure artean nahi dugu.

Ekaitz etxean nahi dugu! Epaiketa politiko gehiagorik ez! Gora euskal gazteria!

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s