Asteazkena: herri mugimendua

Ekaitz Samaniegoren aldeko herri ekimena Los Angeles Elizako Elkartasun gunetik antolatzen ari den mobilizazio dinamikaren barruan, astearte arratsaldean, gunetik abiatuta, giza kate jendetsu batek zeharkatu zituen Gasteizko erdialdeko kaleak. Pankartarekin batera, hamar pertsona Ekaitz Samaniegori katez loturik zihoazen, hasieratik iragarri genuen bezala, adierazi nahi dugulako Ekaitz eramango dutenean gure eskubideen parte bat eramango dutela. Atzean, ia 200 lagun gehiago eman zioten haien sostengua atxilotzeko arriskuan dagoen gazte gasteiztarrari. Bestalde, gaur eguerdian, berriro ere, konzentrazioa egin dugu Antxo Jakituna kaleko alhondigan.

Bien bitartean, Los Angelesen etengabea da aktibidadea, elizako arduradunek ezarri nahi dizkiguten zailtasunen gainetik. Izan ere, ez dute onartu nahi izan publikoak diren lokalak 24 orduko elkartasuna gauzatzea helburu duen mugimendu honek erabiltzea erabili izana.

Ekaitz Samaniegorekiko elkartasuna adieraziz proposatu dugun agiriari sektore berriak atxikitu dira. Gaur goizean, esate baterako, Gasteizko herri mugimenduetako ordezkariak egon dira: Bilgune Feminista, Salhaketa, Elkartzen, Herria 2000 Eliza, Auzo elkarte desberdinak, eta abar luze bat.

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s