Patxi Zubizarreta idazleak bidalitako testua

Bi igel nata artean

Egun batez, bi igel nataz betetako ontzi batera erori ziren. Igeri egin ezinik, salto egin ezinik, hankei eragiten hasi ziren, kosta ahala kosta ontziaren bazterrera iristeko. Baina alferrik. Nata hartan gero eta gehiago hondoratzen ziren, eta ezin bada azalera irten, ezin bada arnasa hartu. Bietako batek, etsiak hartua, esan zuen:

—Ezinezkoa da. Alfer-alferrik ari gara. Zertarako gehiago sufritu? —Eta hankak eragiteari utzirik, natazko heriotza izan zuen. Beste igelak, berriz, bere buruari esan zion:

—Badakit ezinezkoa dela eta hil egingo naizela. Baina azken arnasa egin arte ez dut etsiko, ez naiz heriotzaren aurrean makurtuko. Eta hainbeste eragin zien hankei, hainbeste ahalegindu zen ordu luzeetan, azkenean nata gogortu, eta gurin bihurtu baitzuen. Harriturik, salto bat egin eta, irristaka, ontziaren bazterrera iristea lortu zuen. Handik pozaren pozez eta kro-kro batean abiatu zen bere etxe aldera.

Eta hala bazan, ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Gasteizko plazan.

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s