Urtarrilak 14 Kriston Mobilizazioa – 14 de Enero tremenda Movilización

Pasa den astean, abenduaren 26an, Ekaitzek lan egin izan duen talde ezberdinetako kideak, esaterako, Gaztetxea, Hala Bedi, gazteak, bertsolariak, Plazarako pertsonak, eskubide zibil eta politikoen urraketa sistematikoa salatzen dutenak, senideak, lagunak… Ekaitz Etxean! Ekimenak elkartuta, itxialdi bati ekin genion Los Ángeles elizan. Horrela erantzun genion auzitegi gorenaren epaiari, Ekaitz lan politiko eta soziala egiteagatik kartzelara eramango duen epaia.

Gure helburuak bi ziren itxialdi hasieratik:

Lehena, egoera hau jendarteari ikustaraztea. Ez onartzea “beste bat gehiago” atxilotua eta espetxeratua izatea ezer gertatu gabe, egunerokotasun errepresibo madarikatu hau ezerk aldatu gabe. Egoera hauen aurrean ematen den etsipenarekin eta, gehien bat, isiltasunarekin bukatu nahi genuen.

Bigarrena, modu baliagarrian egitea eta ez bakarrik Ekaitzekiko justizia eza eta bere sufrimendua gaur salatzeko. Jarduera politiko eta sozialaren kriminalizazioaren errealite osoa eta, etorkizunean, antzeko kasu guztiak salatzeko protesta eredu bat sortzen saiatu behar genuen.

Gure balorazioa oso positiba da. Eguneroko mobilizazioek gure aurreikuspenak gainditu zituzten. Ehundaka pertsonek bisitatu gaituzte eta itxialdian modu batean edo bestean hartu dute parte: sukaldatuz, propagandarekin lagunduz, koltxoiak ekarriz, ideiak proposatuz, edo irribarre konplizeak eskainiz. Itxialdira gonbidatu genituen kultura munduko pertsonak, hiriko herri mugimendua, sindikatuak eta alderdi politikoak.
Interpelazio lan honen ondorioz, pasa den larunbaterako deia egiten zuen testuak, bost egunetan atxikimendu andana jaso zituen.

Finean, itxialdia hiri osoan eta Euskal Herriko txoko askotan sentitu den elkartasun eta konpromiso gunean bilakatu da.

Guzti hau Ekaitzekin batera gozatu genuen, baina ostiralean, larunbata 31ko manifestazioaren ostean zer egin asanbladan eztabaidatzen ari ginenean, Ekaitzi bilatze eta atxilotze agindua ezarri ziotela jakin genuen. Tentsio, amorru, beldur eta besarkada artean, besarkadak batez ere, lasaitasunez hausnartu ahal izateko itxialdia uzteko erabakia hartu zuen Ekaitzek.
Eta, larunbatean, mila pertsona baino gehiago bildu zituen manifestazio arrakastatsuaren osteko ekitaldian, Ekaitzek bere erabakia jakinarazi zigun bideo baten bitartez. Bideoa, dagoeneko, abiadura handian ari da saretik hedatzen. Nahi duenak ikusteko aukera du.

Gu, gaurkoan, bere mezuaren azken zatia azpimarratzera mugatuko gara:

Bideoan, Ekaitzek denbora batez gordetzea erabaki duela dio, legea saihesteko hautua egin duela justiziaren alde urratsak emateko, bere kasua eta beste batzuena ahalik eta publikoen ikusarazia izateko helburuarekin gordetzen ezkutatzen dela. Bere kartzelatzea asumitua duela eta bere borrokak beste inor egoera beretik ez pasatzea duela xede.

Guk, hunkituta oraindik, Ekaitzen erabakia errespetatzen dugu.
Eta, gure aldetik, Ekaitz eta beste askoren egoera ikustarazten jarraitzeko konpromezuan berresten gara.
Honekin batera, gure eskubide zibil eta politikoen urraketa sistematikoari amaiera eman behar zaiola uste duten pertsona guztiei hauen defentsan murgildu daitezen ekimenak proposatzeko konpromezua hartu dugu ere.

Oraindik ekimen berriak zehazten ari gara, baina URTARRILAREN 14an burutuko den MOBILIZAZIOA aurreratu nahi dizuegu gaurkoan. Hemendik eta 14ra bitartean gure ahalegin guztiak mobilizazio hau indartzen zentratuko ditugu; honegatik, mundu guztiari egun hau agendan apuntatzeko gonbitea egin nahi diogu.

Nahikoa delako! Nahikoa da jendea kartzelara eramateaz antolatze hutsagatik, eztabaidarako dokumentuak idazteagatik, prentsaurrekoak emateagatik edo legez kanpo dagoen antolakunde baten pegatinak izateagatik. Beraien eskubideen jardunean aritzeagatik. Urtarrilaren 14ean, mobilizazioa.

Ahal dugulako. Nahikoa eta ongi lan egiten badugu, gaur egun mugiezina dirudien errealitatea aldatuko dugulako. Zoritxarrez ez dugu Ekaitzen atxiloketa eta kartzelaratzea ekidingo, ez berak ez guk ez dugu hori helburu. Baina Ekaitzek eta beste hainbatek epaitegiek ezarritako zigorrak bere osotasunean ez betetzea lor dezakegu. Baita epaiketaren zain daudenak kartzela zapaltzera ez iristea ere. Ekaitzengatik eta beste guztiengatik, urtarrilaren 14ean, kalera.

Gasteizen, urtarrilaren 4ean

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s