Ikus gaitzazuen: EHUko kazetaritza irakasle batzuek idatzitako iritzi artikulua!

Ikus gaitzazuen

Samurtasuna. Maitasuna. Naturaltasuna. Sumindura. Elkartasuna. Horiexek izan dira aurreko asteetan “Ekaitz etxean” gizarte-ekimenaren haritik, Gasteizko kaleetan barna barreiatu diren sentimenduak. Ekaitz Samaniego, 22 urteko gaztea, bertsolaria eta Kazetaritzako ikaslea izan da harrabots solidario honen iturria. Ekaitz kartzelaratzeko agindua dago. Auzitegi Nagusiak zortzi urteko zigorra ezarri berri dio ustez Segi erakundeko kide izategatik eta tranbiako markesina baten aurka (ustez ere) eraso egiteagatik. Berak ukatu egin ditu akusazioak. Bere egoera salatzeko hainbat ekintza burutu dira: itxialdi bat Los Angeles elizan, giza-kateak, bertso-saioak, manifestazioak, besteak beste. Hainbat gizarte eragilek eta sektore desberdinetako ordezkarik bat egin dute gaztearekin. Artikulu honen egileok Kazetaritzako irakasleak gara EHUn. Hori dela eta, ondorengo gogoeta hauek egitera derrigortuta gaudela uste dugu, besteak beste, bere egoera bidegabea dela iruditzen zaigulako.

Etikaz kanpo. Kazetaritzako profesionalak bere iturriak egiaztatu behar ditu; beti. Urrezko araua da. Han eta hemen. Hainbat komunikabidek ez dute printzipio hori errespetatu. Ez kasu honetan bakarrik, beste hainbatetan ere ez. Frogatutzat eman dute egiaztatzeke zeuden akusazioak. Komunikabide askok, Ekaitz epaitu zuten epaileen aurrean agertu baino lehen.

Neurriz kanpo. Mendeku usaina sumatzen da kasu honetan. Samaniegori leporatzen zaizkion ustezko delituak, Gasteizen burutu ordez, Sevillan, Toledon edo Caceresen gertatu izan balira ondorio penalak ez ziratekeen horren gogorrak izango. Gehienez isun administratibo batekin kitatuko ziren zorrak. Hemen ez; hemen zigor eredugarriak ezarri behar dira. Espainiako Justiziak salbuespen legedia ezarri du euskal auziarekin zerikusirik izan lezaketen ustezko delituak epaitzeko. Espainiako legedi antiterrorista Europako gogorrena da eta munduko gogorrenetakoa. Susmoetan oinarritzen da, edozein polizia-funtzionariori guztizko egiatasuna onartzen zaio eta
akusatua da bere errugabetasuna frogatu behar duena eta ez alderantziz zuzenbidezko estatu demokratikoetan gertatzen den bezala.

Denboraz kanpo. ETAk bere jarduera armatuaren amaiera aldarrikatu zuen joan den urriaren 20ean. Egitate objektiboa da. Testuingurua aldatu egin da. Oso zorioneko albistea izan zen. Gatazka, ordea, ez da amaitu. Hainbat korapilo daude oraindik ere askatu gabe: alde guztietako biktimei zor zaien aitormena, adiskidantza, preso politikoen askapena, eskubide zibil eta politikoen onarpena, erabakitzeko eskubidea… Justiziak bere lana egin behar du, jakina. Justiziak ere gatazkaren konponbidean egin lezakeen lana oso garrantzitsua izan da toki guztietan. Ez gara ezer deskubritzen ari. Ekaitzi ezarri zaion zigorra beste garai batekoa da. Ez da oraingoa.

Azken asteotan, mutil honen inguruan antolatu diren ekintzetan, harritu gaituzte protagonistak erakutsi duen patxadak eta naturaltasunak. Sufritu duela nabari zaio. Gaizki pasa duela ere bai. Baina lasai ikusten da. Urtea hastearekin batera gordeleku batean ezkutatzea erabaki du: “gordelekura joan naiz nire egoera ikusgarriago egiteko”. Gordeleku ikusgarria. Oximoron bitxia.

Behin Marcos azpi-komandanteari kazetari batek galdetu zion: zergatik erabiltzen dituzue mozorroak, zergatik ezkutatzen zarete?. Berak honela erantzun zion: Aurpegia mozorrotu gabe generamanean inork ez zigun begiratzen. Orain jarri dira guri begira, aurpegia mozorrotu dugulako. Beraz, garbi dago: ikus gaitzazuen estali dugu aurpegia, ikus gaitzazuen.

Urtarrilaren 14an, Ekaitz Samaniego etxean izateko manifestazioa deituta dago. Guk ere bat egiten dugu deialdi horrekin. Ekaitzekin egin den injustizia agerian uzteko. Ikus dezaten. Ikus gaitzazuen.

Txema Ramirez de la Piscina, Jose Mari Pastor eta Nikolas Xamardo EHUko
Kazetaritza saileko irakasleak

Advertisements

2 Iruzkin

Uncategorized atalean

2 responses to “Ikus gaitzazuen: EHUko kazetaritza irakasle batzuek idatzitako iritzi artikulua!

  1. Nere postekin loturak: Ekaitz Samaniegoren aldeko mobilizazioa burutuko da larunbatean Gasteizen: Matrioska martxa | topatu

  2. Nere postekin loturak: Ekaitz Samaniegoren aldeko Matrioska Martxa urtarrilaren 14ean | topatu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s