Ekaitz quiere que su detención sea “lo más pública posible”

gara.net helbidetik hartua:

Bere atxiloketaren unea “ahalik eta agerikoena” izatea nahi du Samaniegok

Bere aldeko manifestazioaren bezperan, eta bizi duen egoera latza izan arren, lasai agertu da Ekaitz Samaniego gasteiztarra. “Elkartasunak esperantza eman dit halako egoeran izango den azkena naizela pentsatzeko”, aitortu du.

GASTEIZ-. Bihar, eskubide zibil eta politikoen aldeko mobilizazioa egingo dute Gasteizen (19.00etan, Iparralde Gizarte Etxetik). Hala ere, zita horrek badu helburu zehatzago bat, izen eta abizenak dituena: Ekaitz Samaniego, atxilotua izateko arriskuan dagoen gazte gasteiztarrari elkartasuna adieraztea.

Hain zuzen, manifestazio horren bezperan, Samaniegori egindako elkarrizketa baten berri jaso du GARAk eta, bertan aitortzen duenez,  bere atxiloketaren unea “ahalik eta agerikoena izatea” nahi du.

21 urteko gaztearen esanetan, Bilbon joan den larunbatean izandako manifestazio jendetsuak arnasa eman die berari eta lan politiko eta soziala egiteagatik espetxeratzeko arriskuan dauden guztiei. Bere ustez, halako ekimenei bidea egin behar zaie “benetako justizia lortu arte”.

Samaniegok ez du goizeko ordu txikitan atxilo har dezatela nahi, “jende horri gustatzen zaion moduan”. Hori dela-eta, atxiloketa herriaren erantzuna sentituko duen une batean izatea espero du.

Iragan abenduan, Samaniego atxilotzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazional espainolak, zortzi urteko espetxe zigorra bete dezan. Horietatik sei Segin burututako militantziagatik dira, eta gainerako biak tranbiaren aurkako eraso bategatik.

Hamarka lagun eta eragilerekin batera itxialdia burutu zuen, baina gero ezkutatzeko erabakia hartu zuen, bere kasua agerian uzteko. Ordutik, ekimen ugari burutu dira elkartasunez, biharko manifestazioa kasu.

http://www.gara.net/azkenak/01/315232/eu/Bere-atxiloketaren-unea-ahalik-eta-agerikoena-izatea-nahi-du-Samaniegok

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s